2016(e)ko azaroaren 17(a), osteguna


Ondasun Higiezinen gaineko zerga: zer ordaintzen dugu?

                 Askok ordaintzen dugun zerga bat izanda ere, ba al dakigu nola kalkulatzen den? Azken aldian aldaketak izaten ari direla eta dudak sortu zaizkizu? Ondasun Higiezinen gaineko zerga etxe, lokal, pabelloi edo landalur bat duen pertsonak ordaintzen du; multzo honen barruan bazaude irakurtzen jarraitzea komeni zaizu.


                Lehenik eta behin zerga hau kalkulatzeko hainbat irizpide kontuan hartu behar dira. Jabegotzaren balio katastrala hartu behar da alde batetik, hau da ondasun horrek duen balioa. Horren gain portzentai bat aplikatuko da, udalerriaren arabera desberdina izango da; Tolosan adibidez %0,2828koa da. Demagun Enekok 120.000€ko balioa duen pisua duela, %0,2828ko tasa aplikatuta 339,36€ko zerga ordaindu beharko luke.


             
   Zerga honek ordea hobariak ditu, hau da, ordaindu behar denaren gain kontzeptu batzuengatik ehuneko portzentai bat kenduko da. Hobari horien artean familia ugaria izatearena edo Babes Ofizialeko Etxebizitza bat izatearena daude. Imajina dezagun Enekok lau seme-alaba dituela, ondorioz Tolosan %50-%75 bitarteko hobaria izango luke. 339,36€ri %50a kenduko bagenio, 169,68€ko zerga ordaindu beharko luke.


                Dagoeneko nola kalkulatzen den jakinda, noiz ordaindu behar dugu? Urtean behin egiten den ordainketa bat da eta bere aldia udaletxearen arabera ezartzen da. Adibidez Enekok Tolosan, 16.05.2016 - 30.06.2016 borondatezko epea izan du aurten, helbideratutako erreziboak borondatezko epearen azken egunean jasotzen direlarik.

ZERGATIK ARI GARA GUTUNAK JASOTZEN?

                Ondasun higiezinen balio katastralaren kalkulua zaharkitua zegoela eta, Foru Aldundiek kopuruak aztertu behar zirela erabaki zuten; izan ere 2001tik aldatu gabe zegoen. Hau horrela maiatzean Tolosako Udalak Gipuzkoako Foru Aldundiak egindako berrikuspena jaso zuen. Kalkulu hauen arabera ondasun higiezin batzuen balioa igo egin da eta besteena jaitsi. Tolosako Udalak aldiz homogenizazio falta dela eta beren bertsioa eman eta Foru Aldundiak bigarren bertsioa aurkeztu eta onartua izan da.
                 Honek zer esan nahi du? Zergen portzentaia berdin utziz gero, Tolosako Udalak zergetatik jasotzen duen diru-iturria jaitsi daitekeela. Ondorioz, zergen portzentaiak aldatu egin dira diru-iturri hori mantentzeko, beraz Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren portzentaia igo edo jaitsi badizute, ez larritu!
               

                

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina