2016(e)ko azaroaren 28(a), astelehena

Aberatsek ordaintzen al dituzte zergak?

Aberatsek  ere zerga bat ordaintzen dute baina zenbat eta nola ordaintzen dute?
Beti pentsatzen dugu aberatsek ez dutela ordaintzen zergarik, baina jakin dugunez, beraiek ere zerga bat ordaindu behar dute, ondasun eta eskubideetan  3 milioi eurotik  gorako duten  pertsona fisikoek  hauen gastuak, zorrak eta zergak kontuan hartuta. Aberastasunaren eta Fortuna Handien gaineko zerga zuzeneko zerga bat da, pertsona bakoitzak berea egin beharrekoa. Pertsona fisikoaren aberastasuna haren titularitzapean dauden ondasun eta eskubide ekonomiko guztiek eratuko dute, horien balioa gutxitzen duten gastuak eta kargak zein pertsona fisikoak dituen zorrak eta obligazio pertsonalak kenduta. Autolikidazioa aurkeztera behartuta egongo dira, kuota likidoa ordaintzeko ateratzen zaien zergadunak. Zerga hau, apirila-ekaina biartean aurkeztu behar da, bertan lehen aipatu dudan bezala, bere ondasun eta eskubide guztiak  aurkeztu behar ditu (etxe bizitza,  arte-gaiak-,bitxiak, bestelako etxeak..)
Horretarako laguntza programa bat dago, ogasunaren orrialdean sartu eta bertan dagoen bat  zerga-bidea izenekoa da eta honek  edozein zerga motaren aurkezpena egiteko balio du.
Nola ordaintzen da ordaindu beharrekoa?
Lehenik eta behin,  oinarri ezargarria kalkulatu behar dugu, horretarako gure ondasun guztien batura egin behar dugu. Demagun gure ohiko etxebizitzaren balioa 20.000.000€ baino ohiko etxebizitzan 300.000€ko murrizpenak daude beraz bere ohiko etxebizitzarengatik 19.700.000€ ordaindu behako du.Ondoren demagun beste etxebizitza bat duela 650.000€koa. Hau bere ohiko etxebizitza ez da beraz ez du murrizpenik. Oinarri ezargarriarekin bukatzeko, 3.150.000€ko bitxien balioa ditu. Ondoren demagun 100.000€ko zorra duela beraz zorren lekuan jarri behar dugu gure oinarria gutxitzen duelako .
Oinarri guztiek 700.000€ murrizpena dute, kopurua edonolakoa izanda ere. Kuota osoa kalkulatzeko,  taula batzuk daude eta horik gure portzentajea begiratu behar dugu.Eta horrela aterako zaigu ordaindu beharrekoa. Lehen aipatu bezala, zerga-bidea programa etxean jaitsiz gero, dohainik da, oso erraza da betetzeko  pausoz pauso adierazten digu zer eta non jarri behar dugun. Eta berak, automatikoki ateratzen digu ordaindu beharreko guztia. Hau dena hobeto ulertzeko behean  dagoen argazkian  zerga-bidean egindako adibidea agertzen da. 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina