2016(e)ko azaroaren 11(a), ostirala

ALBISTEA LEHIBERRI


Lehiberrira bisitan!!!!

Joan den Urriaren 28an, Tolosaldeako Administrazio eta Finantzetako bigarren mailako ikasleak Lehiberri Zentrua bisitatu zuten. Bertan, Mondragon Unibertsitateko kide batek Inbound Marketing-ari  buruzko hitzaldi bat eman zuen. Marketing  honen helburua bezeroak zuregana etortzea da, iman efektua sortuz. Lehentasuna bezeroek dute, beraiekin enpatizatu beharra daukazu, horretarako dauzkaten beharretan finkatu behar duzu Marketing-a. Gaur egun tresnarik eragingarriena interneta da.
Inbound Marketing-a osatzen duten fase garrantzitsuenak hiru dira, hain zuzen ere, erakarpena, eraldaketa eta leialtasuna. Erakarpenari dagokionez, interneteko bilatzaileetan duzun kokapena da garrantzitsuena, lehendabiziko orrialdeetan kokatzea da hoberena bisitak lortzeko, era honetan gure enpresa ezagutzera ematen ari gara. Behin ondo kokatuta zaudenean eta web orrian bisitak lortzen dituzunean eraldaketa prozesu batean sartzen zara.

Bertan, zure web orriaren ezaugarriak hobetu behar dituzu ahalik eta funtzionalena eta erabilgarriena izan dadin. Hau da, bezeroari zure produktu edo zerbitzuen berri emateaz gain beraiek eduki dezaketen behar edo dudak argitu behar dizkiozu, honela bezeroa asetuta sentituko da. Hortaz bezero horiek zugan fidatuko dira eta errazagoa izango litzateke zuri erostea. Dena dela, prozesua ez da bukatzen salmentan, zure bezeroarekin leialtasuna eta konfiantza izaten jarraitu behar duzu, produktuen edo zerbitzuari buruzko informazioa, aholkuak eta abar emanez. Honela, ahoz ahoko zeharkako Marketing-a bultzatzen dugu.





iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina