2015(e)ko urriaren 23(a), ostirala



OINARRIZKO FINANTZAKETA PRODUKTUAK


MAILEGU PERTSONALAK:
Bankuak bezero bati (pertsona edo enpresa) dirua uzten dio gastu txikietarako, eta azken honek konpromezua hartzen du utzitakoa gehi interesak itzultzeko. Izaera pertsonala du bankuak ez duelako ezer jasotzen berme moduan ordainketa ziurtatzeko, ondasuna ez da hipotekatzen, horregatik, interesak hipoteka maileguenak baino altuagoak dira.


HIPOTEKA MAILEGUAK:
Mailegu mota hau balio handiko ondasunak finantzatzeko erabiltzen da. Berme moduan ondasuna hipotekatzen da eta bezeroak ordainketei aurre egiten ez badie , ondasuna bankuaren eskuetan geratuko da.
Bankuak berme erreal bat duenez, mailegu gehiago, epe luzeagokoak eta interes baxuagoetan eskaini ditzakete.
Horrelako mailegu bat eman aurretik bankuak bezeroaren solbentzia aztertzen du (nomina, lan mota, ondasuna, abalistak…).

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina