2016(e)ko abenduaren 2(a), ostirala



BITCOIN, MUNDUA ALDATZEN ARI DEN TXANPONA!

Bitcoin, euroa eta dolarraren antzera, ondasunak eta zerbitzuak eskualdatzeko  txanpon bat da. Hala ere, gainontzeko txanponen aldean, Bitcoin, diru elektronikoa da eta bere ezaugarri berritzaileez gain, bere efizientzia, segurtasuna eta eskualdatzeko erraztasunak egiten dute txanpon hau hain berezia.
Beste txanponekiko diferentzia handiena txanpon deszentralizatua dela da, hau da, ez du inork kontrolatzen. Bitcoinek ez du igorle zentralik euroak eta dolarrak ez bezala. Txanpon hau, pertsonek eta inguruko enpresek emandako errekurtsoen fruitua da.
EZAUGARRIAK
-          Ez da inongo estatu edo herrialderen propietatea. Mundu guztian erabil daiteke.
-          Bitcoinak euro edo beste dibisa batzuetara eta alderantziz  aldatu daitezke.
-          Ez dago dirua maneiatu dezakeen hirugarren pertsona edo entitaterik.
-          Deszentralizatua da: Ez dago inongo banku, estatu edo enpresak kontrolatua.
-          Ezinezkoa da hauek faltsifikatzea edo biderkatzea sistema kriptografiko bati esker.
-          Transakzioak atzeraezinak dira.
-          Ez da beharrezkoa zure identitatea ezagutaraztea, zure pribazitatea mantenduz.
-          Dirua zurea da %100ean; eta ezinezkoa da beste pertsona batek kontrolatzea.
-          Berehalakoa da eta munduko edozein lekutara bidali daiteke.
Birtuala eta benetakoa
Gaur egun ia 12 milioi bitcoin daude zirkulazioan, eta bederatzi milioi azaleratzeko.
Behin azaleratuta, hainbat modu daude txanponak zirkulazioan jartzeko. Batetik, ohiko monetetan (eurotan, dolarretan...) duten balioagatik sal daitezke zuzenean. Bestetik, online –eta geroz eta gehiago offline– zerbitzuengatik alda daitezke. Esaterako, pertsonen heriotza egunaren inguruko apustuak jasotzen dituen Assassination Market webgunean, bitcoin bidez joka daiteke.
Geroz eta komertzio global eta lokal gehiagok onartzen dituzte bitcoin bidezko ordainketak, eta leku batzuetan kutxazain automatikoetan eskura daitezke –billeteak parkineko txartelen modukoak dira–. Gobernu eta finantza erakunde batzuen artean kezka eragin du horrek.
Bitcoin batek 731.52$ balio ditu baina gutxiago ere eros daitezke. Horretarako coinbase.com web orria erabili daiteke.
Ondorioz, ikertzaileek diote mundu modernoan erabilitako txanponek zorra dutela oinarri. "Zor publiko eta pribatua sortuta emititzen dira. Horrek izaki modernoa zordun bilakatu du definizioz. Bitcoinetan , zorrik ezin da utzi. Aldaketa handiak eragin ditzake horrek". Bestalde, bitcoinak prezio geroz eta altuagoa izateak , aurrerago etekinak  ateratzea sor lezake eta gutxiago gastatzea ere bai, kontsumismoaren kontra. Aldiz, "diru-gosearen giza instintua handitu lezake".

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina