2016(e)ko abenduaren 9(a), ostirala

PLANES DE AHORRO 5



EZAUGARRIAK:


  1. Bizkaia eta Gipuzkoan ezarri nahi dute baina Arabak ez.
  2. Gehienezko kapitala 5.000€-koa izango da eta 5 urte iraungo du.
  3. Banku eta aseguru entitateek eskeini dezakete.
  4. Ezarritako kapitala fondo fijo edo aldakorretan inbertitu daiteke.
  5. Ezarritako kapitalaren %85 bakarrik aseguratzen da.
  6. Interesak PFEZ zergatik salbuetsita egongo dira.
  7. Kapitalaren deklarazioan, %15-eko murrizpena egingo da.
  8. Interes motak %0,2 eta %1-aren artean egongo dira.

1. ADIBIDEA:


Kapital inbertitua: 5.000€ Kapital aseguratua: 4.250 € (%85-a)
Interesak: %0,2 Epea: 5 urte

PFEZ: 1. urtean %15-a 5.000€-ren gain (750€) murrizten da oinarri ezargarritik. 2. urtetik aurrera ez da murrizpenik egiten zeren eta lehenengo urtean egin dira egin beharreko murrizpen guztiak.
Azkenean PFEZ-ean aurrezten duguna 172,5€ dira, zeren eta, oinarri ezargarriari kendu diogunaren %23-ko(%23 portzentaia bakoitzaren lan etekina 0€-15.550€ dagoen bitartean aplikatzen da, bestela portzentaia handiagoa izango da) kantitatea delako.

Interesak: %0,2 5.000€-ren gain (10€) urte bakoitzeko, denera 50€. Interesen 50€ hauei %20-eko (10€) zergak aplikatu behar dizkiogu eta ondorioz 40€ irabazten ditugu zergak ordaindu ondoren.

Kasu honetan, fondo aldakorrei balioa jaitsi zaie eta aseguratu gabeko %15-a galdu dugu, guztira 750€.
Ondorioz, gure dirua 5 urtez geldirik edukitzeagatik 537,5€ galdu ditugu.

2. ADIBIDEA:


Kapital inbertitua: 5.000€ Kapital aseguratua: 4.250 € (%85-a)
Interesak: %0,2 Epea: 5 urte

PFEZ: 1. urtean %15-a 5.000€-ren gain (750€) murrizten da oinarri ezargarritik. 2. urtetik aurrera ez da murrizpenik egiten zeren eta lehenengo urtean egin dira egin beharreko murrizpen guztiak.
Azkenean PFEZ-ean aurrezten duguna 172,5€ dira, zeren eta, oinarri ezargarriari kendu diogunaren %23-ko kantitatea delako (%23 portzentaia bakoitzaren lan etekina 0€-15.550€ dagoen bitartean aplikatzen da, bestela portzentaia handiagoa izango da).

Interesak: %0,2 5.000€-ren gain (10€) urte bakoitzeko, denera 50€. Interesen 50€ hauei %20-eko (10€) zergak aplikatu behar dizkiogu eta ondorioz 40€ irabazten ditugu zergak ordaindu ondoren.

Kasu honetan, fondo aldakorrei balioa ez zaie jaitsi eta aseguratu gabeko %15-a ez dugu galdu.

Ondorioz, gure dirua 5 urtez geldirik edukitzeagatik 40+172,5=212,5€ irabazi ditugu.

ANALISIA


Bi adibide hauek ikusita, konturatzen gara arriskuak askoz handiagoak direla irabazi posibleak baino. Pentsio plan antzeko honetan, kontuan izan beharko ditugun gauzak hurrengoak dira:

  • Lan etekin garbian deklaratu beharreko dirua. Gero eta diru gehiago deklaratu, orduan eta hobeto ateratzen da horrelako kontu bat edukitzea, zeren eta, tasa marginala geroz eta handiagoa izanda, orduan eta murrizpen handiagoa izango baitugu.
  • Beste alde batetik, kontutan hartu behar dugu, oinarri ezargarriaren gainean aplikatzen ditugula murrizpenak eta honek ezin du negatiboan atera, hau da, zure oinarri ezargarria txikia bada, ez duzu murrizpenik izango eta gainera dirua galtzen ariko zara.
  • Kontuan hartu behar da bankuak edo aseguradorak zer eskeintzen digun, zeren eta, gehienek %85-a bakarrik aseguratzen dute baina batzuek %100-a aseguratu baitezakete, eta hau bai oso garrantzitsua dela %85 bakarrik aseguratuz gero galerak eduki ditzazkegu baina %100-arekin beti irabaziak edukiko ditugu.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina